UDA GAZTE (12-16)

Uda gazte 2026 (12-16 urte)
DBH (2010-2013 urteen artean jaiotakoak)
1.txanda: ekainak 22 - uztailak 3.
2.txanda: uztailak 6-17.
OSORIK: ekainak 22 - uztailak 17.
Ordutegia: 10:00-13:00
Prezioa:
- Ordainketa arrunta: 68,62€/txandako. 137,25€ osorik eginez gero.
- DBE/RGI edo GLL/AES onuradunak edo kide guztiak langabezian dauden familiak: doan.
Izen-emateak: apirilaren 17a baino lehen.
Online izen-ematea HEMEN. Izen-ematearekin batera erantsi beharreko dokumentuak honako hauek dira:
- Ordainketa agiria.
- Datuen babeserako adostasuna eta argazki-baimena sinatuta.
- Familia ugariek, langabetuek eta prestazio onuradunek: dagokion egoera ziurtatzen duen agiria.
Aurrez aurreko izen-ematea egiteko izen-emate orria inprimitu HEMEN. Izen-emate orriarekin batera gaztelekuan edo kiroldegian aurkeztu beharreko dokumentuak honako hauek dira:
- Ordainketa agiria.
- Langabetuek eta prestazio onuradunek: dagokion egoera ziurtatzen duen agiria.
OHARRA: goian aipatutako agiriak inprimatu eta eskaneatzeko aukerarik ez baduzu, gaztelekuan edo kiroldegian jaso eta aurkeztu ditzakezu.
Ordainketa: ES60 2095 5033 1510 6107 8548 kontuan egin behar da honako kontzeptuarekin: UDAKIROL+haurraren izen-abizenak.
Informazio gehiago: kiroldegian (943 147 942).
