KIROL UDALEKUAK (9-11)

Kirol udalekuak 2026 (9-11 urte)

2-3. ZIKLOAK (2014-2017 urteen artean jaiotakoak)

      1.txanda: ekainak 22 - uztailak 3.

      2.txanda: uztailak 6-17.

      OSORIK: ekainak 22 - uztailak 17.

 

Ordutegia: 10:00-13:00

 

Prezioa: 

  • Ordainketa arrunta: 63,35€/txandako. 126,69€ osorik eginez gero.
  • DBE/RGI edo GLL/AES onuradunak edo kide guztiak langabezian dauden familiak: doan.​​​​​​​

Izen-emateak: apirilaren 17a baino lehen.

 

Online izen-ematea HEMEN. Izen-ematearekin batera erantsi beharreko dokumentuak honako hauek dira:

  • Ordainketa agiria.
  • Datuen babeserako adostasuna eta argazki-baimena sinatuta.
  • Langabetuek eta prestazio onuradunek: dagokion egoera ziurtatzen duen agiria.

Aurrez aurreko izen-ematea egiteko izen-emate orria inprimitu HEMEN. Izen-emate orriarekin batera gaztelekuan edo kiroldegian aurkeztu beharreko dokumentuak honako hauek dira:

  • Ordainketa agiria.​​​​​​​
  • Langabetuek eta prestazio onuradunek: dagokion egoera ziurtatzen duen agiria.

OHARRA: goian aipatutako agiriak inprimatu eta eskaneatzeko aukerarik ez baduzu, gaztelekuan edo kiroldegian jaso eta aurkeztu ditzakezu.

Ordainketa: ES60 2095 5033 1510 6107 8548 kontuan egin behar da honako kontzeptuarekin: UDAKIROL+haurraren izen-abizenak.

 

Informazio gehiago: kiroldegian (943 147 942).