Berriak
Atzealdea

Udako eskaintza: egutegia

Haurrak eta nerabeak

2020·02·11


Haur eta nerabeei zuzendutako udako eskaintzaren egutegia zehaztu da: ekainaren 22an hasiko dira udaleku irekiak, kirol udalekuak eta uda-gazte.

Udaleku irekiak (3-8 urte) ekainaren 22an hasi eta uztailaren 17an bukatuko dira. Urtero bezala, 3 edo 4 astez izena emateko aukera egongo da: horrela, 3 asterako izena ematen dutenek uztailaren 10ean amaituko dituzte udalekuak; eta 4 asterako izena ematen dutenek, uztailaren 17an.

Kirol udalekuak (9-11 urte) ere ekainaren 22an hasi eta uztailaren 17an bukatuko dira.

Uda-gazte (12-16 urte) ekainaren 22an hasiko da, eta uztailaren 3an bukatuko dira.

Izen-emateak apirilean izango dira.