Berriak
Atzealdea

Konfinamenduan ere aisialdirako tartea

Haurrak eta nerabeak

2020·04·15


Konfinamendu garaian ere bada herriko haur eta nerabeentzat aisialdiko eskaintza.

Gaurtik hasita, Barbantxo Aisialdi Taldekoen lau proposamen jasoko dituzte haurrek astero: asteazkenetan, HHko eta LHko ikasleei zuzendutako proposamen bana; eta ostiraletan, berdin. Proposamen guztiak Danbolineko Barbantxoko komunitate txokoan argitaratuko dituzte. Adi, beraz!

Gaztelekuko erabiltzaileentzat ere martxan da zibergaztelekua. Egunero, nerabeentzako proposamen bat argitaratzen da bertan: erronkak, asmakizunak, errezetak, eskulanak...

Etxean ere ondo pasa dezakegulako!